ASTEBURUKO EMAITZAK

Txirrindularitza denboraldiaren erdialdean gaude dagoeneko eta lasterketa garrantzitsuen atarian gaude.
Ostiral honetan Junior mailako Gipuzkoako Itzulia hasiko da. Lau egun gogor izango dira eta esan dezakegu txirrindulari gehienentzat errepideko helburu nagusiena dela. Froga honetan Ander Altuna,Unai Artola eta Asier Unanue gipuzkoarrek eta Mikel Rubio eta Javi Lizarraga naparrek parte hartuko dute. Esan daiteke azken emaitzen arabera, gehienak momentu onean iristen direla proba honetara. Gipuzkoarrek Igandean Mendaron neurtu zituzten beren emaitzak lasterketa oso gogor batetan. Haseratik eraso ugari egon ziren eta erritmoa oso bizia izan zen, oso txirrindulari gutxik amaitu zuten lasterketa. Unai Artolak berriz ere bere erregularidadea erakutsi zuen eta azken mendatean Mikel Iturriarekin bakarrik geratu zen.Bi txirrindulariek garaipena sprintean jokatu zuten eta Billabonatarrak bigarren postua lortu zuen. Uste dut Unaiek oso itzuli polita egin dezakela bere erregularidade horri etekina ateraz. Asier Unanuek ere izugarrizko maila eman zuen. Lehen mailako juniorra izanik atentzioa deitzeko emaitzak lortzen ari da, oraingo honetan 5. helmugaratu zen. Aipatu, Asierrek errepide eta pistako frogak konbinatzen ari dela eta Gipuzkoako itzulia amaitu ondoren Espainiko pista txapelketara joango dela. Bestalde Ander Altuna ere Espainiko Pista txapelketa prestatzen ari baldin bada ere, igandean indartsu ageri zen eta azken mendateraino aurrean ibili zen. Anderrek Gipuzkoako itzulia ez du helburu eta beste intentzio batzuekin lehiatuko da.
Igandean baita ere, Izarran Junior mailan Nafarroako txapelketa ospatu zen. Bertan Mikel Rubio eta Javi Lizarraga aritu ziren. Proba bi sektoretan banatu zen.Lehen sektorean Mikel Rubio oso ongi aritu zen eta eguneko ihesaldian sartu zen. Lasterketa osoa aurrean igaro ondoren eta azken mendatetxora 3. postuan iritsi ondoren katearekin arazoak izan zituen eta azkenik 9.postuarekin konformatu behar izan zuen. Mikel denboraldian zehar progresio oso nabarmena erakusten ari da eta ohorezko postuetan agertzeko momentua iritsi zaio. Aipatu tarteko helmugetan 2. sailkatu zela eta mendiko sarian 3. Bestalde Javi Lizarragak prestakuntza atzeratua darama baina poliki poliki sensazio hobeagoak ditu dagoeneko ala ere bere begiak denboraldiaren bigarren zatian jarriak ditu. Mikelek 22. postua eskuratu zuen. Ondoren ospatu zen erlojupekoan Mikelek lehen proban galdutako indarrak nabaritu zituen eta 13.postua lortu zuen, Javik berriz 23. bukatu zuen. Bi nafarrek Gipuzkoako itzulian izango dira baita ere ostiraletik aurrera
Zorte on denei!
Txirrindulariekin jarraituz aipatu dudarik gabe Mikel Astiz, Ihabartarrak Villatuertan ospatu zen Nafarroko txapelketan egin zuen lasterketa. Mikelek 8. amaitu zuen eta 21 urte azpikoen artean 2. postua lortu zuen.