LAKUNTZA-ARALAR MENDI LASTERKETA
Joan den Igandean Lakuntza Aralar mendi lasterketa ospatu zen. Bertan Jon Bikendi eta Josemi Garziandia izan ziren beren indarrak neurtzen. Jonek, azken egunetan arazo fisikoak jasan ditu eta ezin izan du programatutako entrenamenduak aurrera eraman. Hala ere, lasterketa bikaina egin zuen eta 10. postuan sailkatu zen 2h25 eko denborarekin. Jonek arazotxo batzuk izan zituen lasterketa erditik aurrera eta ezin izan zion, zeraman 4. postuari eutsi, ala ere eta kontutan izanda, Jonek lehen denboraldia eta 3. mendi lasterketa besterik ez duela, emaitza oso ona bezala kontsideratu daiteke. Datorren Larunbatean Jonek txindokiko igoerari aurre egingo dio eta espero dugu bere progresioarekin jarraitzea.
Bestalde Josemi Garziandia Arbizuarrak ezin zuen galdu berak entrenatzen duen parajeetan zehar doan lasterketa hau. Nahiz eta bere helburua ''Goierriko 2 handiak'' den, lasterketa honek erakutsi digu bide onetik doala eta oso hanka onekin bukatu zuen 74.postuan(6. beteranoa) 2h44 denborarekin. Hurrengo asteetan lan dexente egin beharko du Josemik G2Hetako prestakuntzaren azken fasean sartzen bait da. Ea eguraldiak laguntzen dion,