ASIER UNANUE GARAILE

 

Asier Unanue Aramarrak garaipen ederra lortu zuen atzo Junior mailan Zarautzen ospatu zen lasterketan. Oraingoan ere, lasterketa haseratik aurrean ibili  zen  ihesaldi nagusian sartuz. Helmugarako kilometro gutxi geratzen zirenean eraso bortitza jo eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara.

Errepidean lortzen duen lehen garaipena da junior mailan eta bere lehen urtea dela kontutan hartuta  garbi dago hemendik aurrera garaipen gehiago eskuratzeko zorian izango dela. Asier, pistako probetan ere nabarmendu da denboraldi honetan eta bietan lortzen ari den maila goraipatzekoa da.

Ezin ahaztu, oraingoan ere lasterketa berdinean Unai Artolak lortutako 4. postua. Berriz ere Unaiek bere erregulartasuna erakutsi zuen . Bestalde, Ander Altunak ere lasterketa ona burutu zuen eta atzetik zetorren bigarren taldetxo batetan sartu zen 14. postuan.

Gaurkoan ere Araba aldera joko dute hiru txirrindulariek beste lasterketa batetan parte hartzeko nahiz eta helburuak beste batzuk diren.